| Antton Karrera: Euskadiko Kooperatiba-sozietate Txikiei buruzko Lege-proiektua |
| miércoles, 25 junio 2008 | |
|
Eztabaida luze honi hasiera emateko, kooperatibek duten alderdi soziala eta enpresa mota hauek zuzentzen dituzten elkartasun printzipioak (batez ere kooperatiba ereduaren hastapenetan) nabarmendu nahiko nituzke. Lege honen kasuan 2 eta 10 bazkide arteko kooperatibei buruz ari gara eta orokorrean, lege eredu orientagarria dela esan dezakegu. Proiektu honek kooperatiba berriak bultzatu nahi ditu enpresa mota hauek sortzeko prozesua erraztuz eta malgutasuna handituz, izan ere, Euskadin kooperatibek izan duten garrantzia handia izan da. Gure ustez, lege honen alderik polemikoena hirugarren pertsonen kontratazioari dagokiona da. Enpresa txikiei buruz hitz egiten dugunean, lan karga txiki eta aldakorrari buruz ari gara. Horregatik, langileen zenbakiaren planifikazioa espekulazio hutsa da. Lege honekin kontratazioak malgutzen dira baina beti ere, berme, prebentzio eta kontu handiarekin. Lehenengo eta behin, kooperatiba sortu eta 5 urteko eperako egiten delako eta gero malgutasunak ezin duelako prekarietaterik suposatu (eta puntu honetan zorrotzak izan behar dugu). Kontratazioak eta bazkide berrien sarrera erraztea beharrezkoa dela uste dugu, baina gehiegikeriak saihestuz. Legea beraz, bi bazkideko kooperatibara moldatzen da, hau da, legearen moldaketa batez ere, alderdi teknikoei dagokio. Beste gauzen artean adibidez, erabakiak hartzeko hierarkia zehaztu behar da, izan ere, bi bazkideko kooperatiban desadostasun batek enpresaren lana blokeatu dezake. Azkenik, lege proiektua kooperatiba mugimenduarekin adostu dela azpimarratu nahiko nuke eta gure ustez, bultzatzaileek adierazi duten bezala, lege hau ekonomia sozialean beste urrats bat da. Eskerrik asko. Tags: kooperatiba |
| < Anterior | Siguiente > |
|---|
| Álava |