Qué hacemos
Instituciones
Parlamento Vasco
Antton Karrera: Praileaitz
| Antton Karrera: Praileaitz |
| viernes, 14 diciembre 2007 | |
|
Agerraldia: Antton Karrera.
Presidenta andrea, Legebiltzarkideok, egun on. Gure kultura eta iragana errespetatzen ditugu? Zein da gizakiaren ezagutzari ematen diogun garrantzia? Horiek dira gure buruari egin behar dizkiogun lehenengo galderak. Praileaitz kobazuloa eta bere ingurua Goi Paleolitikoa ezagutzeko elementu garrantzitsuak dira eta argi dago paisaia, eta gure ondare arkeologikoa gure identitatearen zati direna, beraz kobazuloa eta bere ingurua babestu eta kudeatu behar ditugu. 2006an 20.000 urte inguru dituzten Praileaitzeko arte adierazpenak aurkitu zituzten. Aurkikuntza honek dimentsio eta balore berria eman zion kobazuloari, izan ere, honen ondorioz Interes kulturala izendatu zuten eta izendapen honek babes berezia ematera behartzen du. Honetaz gain, Kode Penalak, pare bat artikuluetan, ondasun arkeologikoak erasotzea zigortu daitekeela zehazten du. Inguru hau ez gordetzea delitua izan daiteke. Baina ez bakarrik kode penalak horrela adierazten duelako baizik eta gure kulturaren aurkako erasoa izango litzatekeelako. Legeak beraz, Praileaitz bere osotasunean babestu behar dela dio. Baina legeaz gain, prestigio handiko ikertzaileek ere Praileaitzen aldeko manifestu bat sinatu dute kobazuloa hondatu daitekeenaren posibilitatearen aurrean beraien ardura eta eskandalua agertuz. Manifestuaren testuan adierazten dutenez, historiaurreari buruzko ezagutza zabalagoa izan dezagun inguru hori zaindu beharrean gaude. Harrobien enpresek presio talde garrantzitsuak dira, baina gaur hemen hartuko dugun erabakiarekin jokoan dagoena harrobi honen esplotazioaz gain, antzeko egoeratan jarraituko dugun politika da. Talibanen antzera jokatuko al dugu gure ondare kulturala dinamitatuz? Ni ez nago prest. Mantendu dezagun beraz, Praileaitz bizirik.
Eskerrik
asko. |
| < Anterior | Siguiente > |
|---|
Fichas personales e intervenciones del Grupo Parlamentario de EB-B en la web del Parlamento Vasco (se abre en ventana nueva)