|
lunes, 07 enero 2008 |
|
Ezker
Batua Berdeak-en ustez, tamalgarria bezain ulertezina da Aralarrek
Beasainen eta Lazkaon daukagun koalizioa haustea, euren giza kapitala
eskasa baino eskasagoa izan denean koalizioa Goierriko eskualde
gipuzkoarrean sendotzeko orduan.
Ezker
Batua Berdeak-en, fede onez jardun dugu eta jarduten dugu beti,
justizia sozialarekin, guztion giza eskubideekin eta gure ingurunean
erabakitzeko eskubidearekin konpromisoa hartzen duen ezkerraren
baterako ekintza lortzeko asmoz.
Tags: beasain koalizioa |