Prentsa bulegoa
Albisteak
Bilbao
Bilboko bizikleten udal zerbitzuko eguneroko maileguen batezbestekoa %21 handitu da | Bilboko bizikleten udal zerbitzuko eguneroko maileguen batezbestekoa %21 handitu da |
| 2008 | 07 | 22 | |
|
Bizikletak dohainik uzteko udal-zerbitzua berriro hazi eta finkatu egin da Bilbon. Lehenengo bi hilabeteetako balantzea (2008ko maiatza-ekaina) positiboa da, erregistratutako lagunen kopuruari eta egindako maileguen batezbestekoari begira. Julia Madrazo Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen zinegotziak kanpaina honetan lortutako “emaitza onak” nabarmendu ditu, eta “urtez urte handitu eta hobetzen ari den zerbitzuak onarpen handia” izan duela adierazi du. 14.313 erabiltzaile eta eguneko 131 mailegu, batez besteEkainaren 30ean, Bilboko Udaleko Ingurumen Azpisailak bultzatutako bizikleten doako mailegurako zerbitzuak 14.313 lagun zituen erregistratuta. Maiatzean eta ekainean, 2.421 lagunek hartu dute alta zerbitzuan. Maileguen kopurua 6.985ekoa denez, igoera %11koa izan da, iazko epealdi beraren aldean. Eguneko batezbestekoa 131 eragiketakoa denez, batezbestekoa %21 handitu da, aurreko kanpainaren aldean. Arriaga eta Zubiarte, erreferentzia-guneakBizikleten doako mailegurako zerbitzuak 12 atentzio-gune ditu Bilbon. Arriagako eta Zubiarteko instalazioetan, eragiketa gehien egiten dira. Iazko epealdi beraren aldean, maiatzean eta ekainean honako atentzio-gune hauetan handitu da maileguen kopurua: Arriaga, %10; Deustua, %13; Zubiarte, %77; Emaus Sabino Arana, %34; eta Blas de Otero, %136. Erabiltzaileen ezaugarriakErabiltzaileen ezaugarriei dagokienez, maiatzean eta ekainean, zerbitzua erabili duten emakumeen kopurua %8 jaitsi da. Adinei begira, udal-bizikletak gehien erabiltzen dituen taldea 18 eta 29 urte artekoa da (%33,6); eta ondoren, 30 eta 44 urte artekoa (%32,9). Nabarmendu egin behar da erabiltzaileen %13,1 60 eta 74 urte artekoak direla; eta %1,4, 75 urtetik gorakoak. Aurtengo kanpainan, zerbitzua erabili duen adin gehieneko pertsona 78 urteko gizona izan da. Bitarteko adin-taldeak (45-59) 2007an baino gutxiago erabili du zerbitzua, eta 18 eta 29 urte arteko gazteen artean, ordea, areagotu egin da. Jatorria kontuan hartuta, Bilbon helbideratutako erabiltzaileen kopurua %7,4 handitu da, beste eremu batzuetan bizi direnen kaltetan. Asteazkena eta osteguna, txirrindularien gustuko egunakAsteazkenak eta ostegunak jarduera handieneko egunak dira, bizikleten doako mailegurako zerbitzuan. Ordu-tarteei erreparatuz gero, 11:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 18:00etara artekoak dira erabiltzaileen gustukoenak. Bizikleta elektriko berriaBizikleten doako mailegurako zerbitzuan, bizikleta elektrikoa egongo da. Oraingoz, esperientzia eredugarri moduan erabiliko da artapen-zerbitzuan. Garraiobide ekologiko hau gidatzeko sistemari esker, ibilgailua bizikleta arrunt moduan erabili daiteke edo lagundutako pedalei eragin ahal zaie, azeleragailuan biratxoa emanda bizikletaren potentzia erregulatzeko. Bizikleta elektrikoak ez du zaratarik egiten eta ez du kerik isurtzen, bateria hornigarriaren bidez dabilelako. Lagundutako pedalei eragiteko autonomia 35 eta 52 km-koa da gutxi gorabehera, eta gehienezko abiadura orduko 25 km-koa da. Hori dela-eta, zerbitzuko teknikariak azkar eta iraunkortasunez mugitu ahal izango dira euren eguneroko zereginetan. Ekimen horren bitartez, euren eguneroko lanean erabiltzen duten funtzionarioen joan-etorrietan garraiobide hori ezartzea onuragarria den ala ez ebaluatu ahal izango da. Gaur egun, Ingurumen Azpisailak 31 bizikleta banatu ditu udal-langileen artean. Tags: bizikletak uzteko serbitzua |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|