Prentsa bulegoa
Albisteak
Bilbao
Surbisak Bilbo Zaharra kaleko eta Hiru Zutabe plazako hirigintza lanak hasi ditu | Surbisak Bilbo Zaharra kaleko eta Hiru Zutabe plazako hirigintza lanak hasi ditu |
| 2008 | 07 | 17 | |
|
Lanen iraupena 15 hilabetekoa izango dela zenbatetsi da, eta lanak egiteko aurrekontua 2,5 milioi euroren inguruan kokatzen da Uztaileko bigarren hamabostaldian Bilbo Zaharra kaleko eta Hiru Zutabe eta Bilbo Zaharra plazetako hirigintza lanak hasiko dira, Bilboko Berregokipenerako Hirigintza Elkarteak, Surbisak, aurreikusitako jardueren arabera. Izan ere, hura izan da esku-hartze hau diseinatu duena. Uztaileko bigarren hamabostaldian Bilbo Zaharra kaleko eta Hiru Zutabe eta Bilbo Zaharra plazetako hirigintza lanak hasiko dira, Bilboko Berregokipenerako Hirigintza Elkarteak, Surbisak, aurreikusitako jardueren arabera. Izan ere, hura izan da esku-hartze hau diseinatu duena. Lan hauek zabalagoa den hirigintza proiektu baten bigarren fasea eratzen dute, hain zuzen ere Marzana, Hiru Zutabe eta Bilbo Zaharra harrapatzen dituenaren barruan kokatzen dira. Jarduerak izaera estrategiko argia du, Bilbo Zaharra kalearen funtsezko kokalekuagatik San Anton zubiak eta Claudio Gallastegi kaleak eratutako ardatz berriarekin topo egitean. Esku-hartzeak azpiegiturak berritzeko aukera hausnartzen du, adibidez saneamendukoak, elektrizitatekoak edo telekomunikaziokoak. “Bereziki zaindu ditugu esku-hartze honetako diseinua eta konfigurazioa, hiria sendotzen dabilen hiri irudiarekin eta irudi modernoarekin bat etorriz. Hala eta guztiz ere, hiriko bizitzaren gunea itzuli nahi izan diegu auzo historiko honetan bizi diren pertsonei, eremu libre berriak irabaziz eta oinezko guztientzako irisgarri izanez”, argitu du Julia Madrazok, Surbisako presidente eta Bilboko Udaleko lehenengo alkateordea. Eremu libre berriaSurbisaren proiektuak bereziki azpimarratzen ditu eremu libreak, funtsezko alderdi hiri lurzoru trinkoan, hain zuzen ere zonalde honek duenean. Eremu libreak areagotu egingo dira Bilbo Zaharra kaleko 27.eko orubearekin, auzoa Miribillako behe zonaldearekin lotuko duen hiri esparru berria bihurtuz. Trazatu argitsuko harmailek bi zonaldeak uztartzeko balio izango dute. Trafiko etendurarik gabeLanen lehenengo faseak ez dio eraginik ekarriko ibilgailuen trafikoari. Lanak plazetan eta harmailak hartuko dituen orubean hasiko dira, ibilgailuen trafikoari etendurarik ekarri gabe. Eragindako zonaldeetan, neurri iragankorrak jarriko dira etxebizitzen atarietara eta dendetara iristeko eta horiek hornitzea posible izateko. Obren bigarren faseak ekarriko dio eraginik trafiko motordunari, errodadurarako banda eraikitzen den bitartean. Lanek irauten duten bitartean, Claudio Gallastegi kalea irekiko da behin-behineko trafikorako. Obren iraupena 15 hilabetekoa izango dela zenbatetsi da, eta horiek egiteko aurrekontua 2,5 milioi ingurukoa da. Zehazki, 2.412.910 eurokoa izango da. Lanak egiteko esleipena eskuratu duen enpresa Construcciones Balzona izan da. Tags: hirigintza |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|