Bizkaia
Udal Etxebizitzak erakundeak 15 etxe berriren giltzak entregatuko ditu gaur Bilbo Zaharrean | Udal Etxebizitzak erakundeak 15 etxe berriren giltzak entregatuko ditu gaur Bilbo Zaharrean |
| 2008 | 07 | 23 | |
|
Udal Etxebizitzak erakundeak Bilbo Zaharrean (Luis Iruarrizaga kaleko 3. zenbakian) eraikitako babes ofizialeko 15 etxebizitza berriren kontratuak sinatu ditu eta giltzak entregatu ditu. Etxeak hartzen dituen eraikin berria 335 m²-ko orube batean altxatu da. 15 etxe dira; horietatik 11 bi logelako etxebizitzak dira –bat mugikortasun murriztua duten pertsonentzat dago egokituta-, eta gainontzeko 4 etxebizitzak, berriz, logela batekoak. “Etxebizitza berri hauei esker, auzoa gaztetu egingo da, izan ere, gizarte-alokairuko etxeen erdiak etxebizitza-beharrizan handiena duen kolektiboari esleitzen zaizkio: 35 urtetik beherako gazteei”, azaldu du Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeko presidente eta Udaleko alkateorde Julia Madrazok.Luis Iruarrizaga kaleko eraikin berrian, etxebizitzetako hamar, hau da, %67, 35 urtetik beherako pertsonei esleitu zaizkie. Etxebizitza berri hauekin, gora egin du Bilbo Zaharrean dagoen udal etxebizitzen kopuruak.Dagoeneko 325 etxe daude auzo historiko honetan. Etxeak Bilboko udal higiezinen parkera sartu dira; izan ere, dagoeneko 3.600 etxebizitza daude parke horretan, hiri guztian zehar banatuta. Hiru urte barru, 2011n, ondare hori 5.100 udal etxebizitzatik gorakoa izango da, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak higiezinen ondare publikoa berritu eta handitzeko egingo dituen inbertsioak amaitu ondoren (230 milioi eurokoak izango dira). 40 eta 60 m² arteko etxeakLuis Iruarrizagan egingo den eraikin berriak 4 altuera eta teilatupeko bat ditu. Maila bakoitzean 3 etxebizitza eraiki dira: solairu bakoitzaren muturretan daudenek bi logela eta 60 m² inguruko azalera dituzte; erdialdeko etxebizitzak logela batekoak dira, eta gutxi gorabehera 40 m² dituzte. Goiko solairuan, teilatupean, bi logekako bi etxebizitza eraiki dira, 65 m²-ko azalera erabilgarriarekin.Beheko solairuan 70 m²-ko etxebizitza bat eraiki da, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituta. Etxebizitza guztiek sukalde ekipatua daukate: plaka bitrozeramikoa, kanpai erauzgailua, galdara indibiduala, sukaltarri osoa eta sukaldeko behe-altzariak. Eraikinak ez dauka garaje propiorik, sotoak lehendik eraikita baitzeuden. Hori eta inguruko orografia berezia direla-eta, bere garaian zenbait neurri hartu ziren bertatik zama handirik pasatu ez zedin edo eraikuntza lanetan tona handiko garabiak instalatu ez zitezen, beti ere, lurrazpiko egiturei kalterik ez egiteko. Lanak 2006ko maiatzean hasi ziren eta 2008ko uztailean amaitu dira. Proiektuaren azken inbertsioa milioi bat eurotik gorakoa izan da; hain zuzen ere, 1.068.894,41 eurokoa. 247 euroko batez besteko errentaGaur entregatuko diren Luis Iruarrizaga kaleko 3. zenbakiko etxebizitzak zozketa publikoz esleitu ziren, Bilboko etxebizitza-eskatzaileen zerrenda bakarrean izena emanda zuten pertsonen artean.Etxebizitza guztiak gizarte-alokairuko erregimenean esleitu dira; etxadi honetan, batez besteko errenta 247 eurokoa da. Errentarik handiena 326 eurokoa da eta txikiena, berriz, 184 eurokoa. Tags: udal etxebizitzak |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|