Municipios:

Erre ke erre, errepublika!


Erabil ezazu gure banerrak. Erre ke erre!

Txapa Bourbon 

  3 desberdinak daude. Jaitsi

 

Ez naiz isilik geratzen eta

Erabil ezazu gure banerrak.

Porque no me callo

 

6 desberdinak daude. Jaitsi

Advertisement
Logo de Ezkergunea - Foro de la Izquierda
Hasiera arrow Prentsa bulegoa arrow Albisteak arrow Euskadi arrow EBk Ibarretxeren eskaintzarako proposamena eskatu dio Zapaterori, eta Estatutua bete-betean betetzea aukera ona dela uste du
EBk Ibarretxeren eskaintzarako proposamena eskatu dio Zapaterori, eta Estatutua bete-betean betetzea aukera ona dela uste du
2008 | 05 | 12

Gaur, Ezker Batua Berdeak-eko Presidentetzako Mikel Arana bozeramaileak Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuko presidenteari eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren eskaintzarako proposamena egiteko. Horrela, euskal instituzioekin “benetan” hitzartu eta hitz egin nahi duela egiaztatu ahal izango du. Era berean, bozeramailearen esanetan, Gernikako Estatutua bete-betean betetzea “zilegizko aukera izan liteke”.

Bilbon emandako prentsaurrekoan, Aranak baieztatu egin du PSOEk “eman gabe dauden 37 eskumenak transferitzeko egutegia” aurkeztu beharko duela, autogobernuari buruz hitz egiteko “sinesgarritasuna” eduki nahi badu. Era berean, berak adierazitakoaren arabera, “elkarrizketaz hitz egin nahi badu, hitzarmena lortzeko topaketen egutegia aurkeztu beharko du”.

"Aurrerapenaz hitz egin nahi badu, lanbide arteko gutxieneko soldata 1.000 eurora igo dezala, pentsio txikienak kopuru horrekin parekatu ditzala eta ezegonkortasuna zein aldi baterakotasuna bermatzen dituen legeria guztia indarrik gabe utzi dezala. Demokraziaz hitz egin nahi badu, ezkerreko ezaugarri bereizgarriak berreskuratu ditzala eta erabakitzeko eskubidea zilegizko eskubide demokratikotzat hartu dezala, trantsizioan egiten zuen bezala", esan du.

Aranak gogoratu egin du Rodriguez Zapaterok “elkarrizketarako borondatea eduki” zuela, “Batasunarekin Loiolako itunak sinatzea onartu zuenean”. “Orduan, bilerak egin ziren, negoziaketa politikoa egon zen, ETArekin egon zen bezala, eskaintzak egon ziren, kontraeskaintzak egin ziren eta Euskadin zein Europan garatu ziren bilerak. Guzti-guztiak ezkutukoak izan ziren, gainera”, azaldu du.

Nolanahi ere, kritikatu egin du Zapaterok ez diola “Eusko Jaurlaritzari elkarrizketa publiko demokratiko eta gardena eman nahi”. Bere ustez, tamalgarria da gobernu zentraleko presidenteak “inolako eskaintzarik, kontraeskaintzarik, ezer aurkeztu ez izana, Eusko Jaurlaritzaren proposamenari erantzuteko”.

Aranak adierazi duenez, EB “etsita” dago, atzo Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuko presidenteak Arrosaren Egunean eman zuen diskurtsoagatik eta Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiaren adierazpenengatik. Zentzu horretan, Zapaterori esan dio onartu egin behar duela “egitate zehatz berme-emailerik gabeko hitzak hutsalak direla, hau da, inolako baliorik ez dutela”.

Ezker Batuako buruzagiak gobernuko presidenteari esan dio “autogobernua, modernizazioa, ongizatea, aurrerapena eta ulermena hitz hutsalak direla, gutxienez Gernikako Estatutua betetzeko asmo zintzo eta eraginkorrik ez badago”.

Aranaren ustez, “hauteskundeetan PPra hurbildu nahi zuenez, ulertzekoa da PSOEk Eusko Jaurlaritzarekin erabakitzeko eskubideaz hitz egin nahi ez izana”. Dena dela, baieztatu egin du “nekez ulertu daitekeela gobernu sozialistak lau urtean 37 eskumenetako bat bera ere transferitu ez izana, nahiz eta guzti-guztiak Euskadiko autogobernu, modernizazio, ongizate eta elkarbizitzarako nahitaezkoak diren”.

Estatutuaren betearazpena

EBko Presidentetzako bozeramaileak kritikatu egin du Rodriguez Zapaterok “Eusko Jaurlaritzaren eskaintzarako inolako proposamenik egiten ez duela, Autonomia Estatutua ere ez duelako bete nahi”. “Zapaterok euskal instituzioekin benetan hitz egin eta hitzartu nahi badu, proposamena mahaigaineratu beharko du. Era berean, zilegizko aukera demokratikoa izan liteke Autonomia Estatutua bete-betean betetzea, baina ez du halakorik egiten”, adierazi du.

Aranak azaldu duenez, Rodriguez Zapaterok “ulertu egin beharko luke herritarrei galdetzean banaketarik, gatazkarik eta hausturarik sortzen ez dela, partaidetza, sakontasun demokratikoa eta erantzukizun politikoa sustatzen direlako”.

Ezkerreko buruzagiak berriro esan du Eusko Jaurlaritzaren proposamenak “inori ezer inposatzen ez diola, era guztietako ekarpenak onartzen dituela eta euskal gizartearen gehiengoak egindako eskariaren adierazgarri dela, normalkuntza politikoa, etorkizuna eta aurrerapena defendatzeko”.

Bere esanetan, “elkarrizketarako borondatea sinesgarria izan dadin, zintzoa izan behar da, eta, Zapateroren zein Lopezen kasuan, ez da”. “Izan ere, ez dute Autonomia Estatutua bete nahi, behin eta berriro babestu egiten dutela esan arren. Bien bitartean, Monkloako tiraderan gordeta daude eman gabe dauden 37 eskumenak, nahiz eta Eusko Legebiltzar osoaren babesa eduki”.

Nolanahi ere, maiatzaren 20an Rodriguez Zapaterok eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak egingo duten bilerako emaitzen zain egoteko eskatu du, bertan “zer gertatzen den” aztertu ahal izateko.

Tags:  mikel arana diálogo derecho a decidir autogobierno

Menéame
Aupatu
Delicious
Technorati
YahooMyWeb
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Araba | Nueva Fuera, 15. 01001 Vitoria-Gasteiz. Tel. 945.130.483. | E-mail
Bizkaia | Fernández del Campo, 24. 48010 Bilbao. Tel. 944.702.100. Fax 944.701.012. | E-mail
Gipuzkoa | Fuenterrabía, 35 1º. 20005 Donostia. Tel. Tel. 943.474.277. Fax: 943.467.602. | E-mail