|
2008 | 10 | 27 |
|
Azken urteotan, telebistako zein irratiko
irratidifusio-zerbitzugintza hedatu da, telefonia mobilaren erabilera
orokortu da eta telekomunikazioen sektoreko lehia areagotu da. Hori
dela-eta, zerbitzu gehiago eskaintzen dira, eta instalazio
erradioelektriko ugari daude jarrita.
Hori guztiori kontuan hartuta, Bilboko Udaleko
Hirigintza eta Ingurumen Sailak lankidetza-hitzarmena sinatu du Bilboko
Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoarekin (EHU) eta Euskoiker
Fundazioarekin, Bilboko Mapa Erradioelektrikoa egiteko asmoz. Udalak
48.000 euro baino gehiago inbertituko ditu lan horretan.
Tags: telefonia erradiazioak erradioelektrikoak |
|
|
2008 | 10 | 22 |
La sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de
Justicia del País Vasco ha desestimado la suspensión cautelar de la
modificación del Plan General de ordenación urbana del área de
Zorrotzaurre.
Tags: zorrotzaurre |
|
|
2008 | 10 | 21 |
|
Hirigintza Sailak eta mintzalekuetako arduradunek jarduera
arautzeko erabakia hartu dute. Horretarako, gutxieneko distantzien sistema eta
teknika zein osasun arloko zenbait betebehar zehaztu dituzte
Bilboko mintzalekuen instalazioa ordenantza bidez arautuko da
aurrerantzean, Bizkaiko hiriburuan garatzen diren beste jarduera
batzuetan gertatzen den bezala. Osoko bilkuran behin betiko onartu
dadin, Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailak araudia aurkeztu
du, gutxieneko distantzien sistema eta teknika zein osasun arloko
zenbait betebehar zehazteko.
Tags: mintzaleku ordenantza |
|
|
2008 | 10 | 20 |
|
Lan Ekintzak sukalde berri, moderno, funtzional eta gaur egungo
segurtasun-sistema guztiez hornitutako bat inauguratu du gaur bere
Montañoko Prestakuntza Zentroko instalazioetan. Fernando Canales
Etxanobe sukaldari bilbotarra arduratu da inaugurazioko maisu-hitzaldia
emateaz, gaur zentro horretan “Ostalaritzako Laguntzaile” ikastaroa
hasi duten ikasleen aurrean.
Tags: lan ekintza |
|
|
2008 | 10 | 18 |
Lan Ekintza udal-sozietatea enpresetako nahiz
dendetako zuzendarien eta arduradunen prestakuntzarako Outdoor Training-a
tresna gisa sustatzen duten toki-garapeneko agentzien artean aitzindaria da.
Prestakuntza honen helburua zuzendariek eta arduradunek haien esparruko
trebetasunak eta gaitasunak garatzea da. Lan Ekintzaren Outdoor motako
Prestakuntza Jardunaldiak 2007an hasi ziren,bi saiorekin, eta 2008an beste
birekin (astelehenean, urriaren 20an, egingo da bigarrena) eta esperientzia
hauetan parte hartu duten enpresek osatutako Foro baten sorkuntzarekin jarraitu
du.
Tags: lan ekintza merkataritza enpresa |
|
|
<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 46 - 50 Guztira: 176 |