Kontseilu Politikoa
Euskadiko batzarren
arteko zuzendaritzarako eta koordinaziorako organo gorena da.
EB-Bko gobernu,
ordezkaritza, administrazio eta erabaki organoa da, eta, bertan, bere
nortasun juridikoa datza.
Ohiko bilerak egiten ditu
bi hilean behin; eta ezohikoak, Euskadiko koordinatzaileak edo
Euskadi Presidentetzak deia egiten duenean edo Euskadiko Kontseilu
Politikoko kideen herenek eskatzen dutenean.
Osaketa:
- Lurralde-koordinatzaileak.
- Euskadiko Batzarrak
aukeratutako kideak.
- Hitza izango dute,
baina botorik ez: arloetako koordinatzaileak eta Kontseilu Politiko
Federaleko kideak.
Zenbait eginkizun:
- Koordinatzaile
nagusia aukeratzea.
- Euskadiko Batzar
Nagusirako deia egitea.
- Hitzaldietako,
biltzarretako eta Euskadiko zein esparru federaleko
batzar-prozesuetako arauak, agiriak… onartzea eta deialdia egitea.
- EB-Bren lan
politikoa zuzentzea eta sustatzea.
- Euskadiko
Presidentetza aukeratzea eta hutsik geratzen diren karguak betetzea.
- EB-Bren martxa
politikoa aztertzea eta ebaluatzea eta areagotzeko eta garatzeko
erabaki politikoak eta antolamendurako erabakiak hartzea, Euskadiko
Batzar Nagusiak onartutako lerro nagusiak kontuan hartuta.
- Kargu publikoen eta,
batez ere, legebiltzar-taldearen eta, egon balego, Eusko Jaurlaritzan
izandako ordezkaritzaren ekintza instituzionala ebaluatzea, zuzentzea
eta sustatzea.
- Gai garrantzitsuei
buruzko galdeketa egitea.
- Euskadiko hiru
hiriburuetarako alkategaiak berrestea.
- Hauteskunde Programa
Autonomikoa onartzea, beti ere horretarako Biltzar Programatikorik
egin ez bada.
- Lehendakarigaia
onartzea.
- 3 lurraldeetan,
Eusko Legebiltzarrerako zerrenda-burua onartzea.
- Lurralde
bakoitzean, Eusko Legebiltzarrerako gainerako hautagaitzak onartzea.
- Eusko
Legebiltzarreko taldearen irizpide politiko orokorrak eta
osaketa-irizpideak zehaztea.
- Lurralde historiko
bakoitzean ahaldungai nagusia berrestea.
- 3 lurraldeetan,
barruti bakoitzak aldundietarako daukan zerrenda-burua berrestea.
- Lurralde bakoitzean
Gorte Nagusietarako eta Senaturako egindako proposamena onartzea.
- Lurralde bakoitzean,
Diputatuen Kongresurako eta Senaturako gainerako hautagaitzak
onartzea.
- Lurralde
bakoitzean, barruti bakoitzak Biltzar Nagusietarako daukan
zerrendaren gaineratikoa berrestea.
- IUko Kontseilu
Politiko Federalari Europako Hauteskundeetarako hautagaiak
proposatzea.
- Kontseilu Politiko
Federaleko ordezkariak aukeratzea.
- Erakundeko egitura
osoaren eta bertako organoen funtzionamendua ziurtatzea.
Tags: kontseilu politikoa ezker batua berdeak politika ezkerra |