EB-B zer den
|
Ezker Batua Berdeak 1986ko NATOren aurkako plataformen babespean sortutako mugimendu sozio-politikoa da. Sortu ginenetik, euskal ezkerraren adierazpen desberdinak uztartu nahi izan ditugu. Horiek horrela, gure programan eta jarduketa-lerroan eragin handia dute ezker emantzipatzailearen sorreraren alde egindako apustuaren ondorioz sortutako proposamenek. Izan ere, benetako balioetan sakondu nahi dugu: demokrazia, berdintasuna, justizia soziala, elkartasuna eta internazionalismoa, hau da, Euskadirako ezker gorri, berde eta morearen eraketaren aldeko apustua. Hona hemen gure hasierako osagaiak: PCE/EPK (Euskadiko Alderdi Komunista), PASOC (Ekintza Sozialistarako Alderdia), IR (Ezker Errepublikarra) eta PCV (Euskal Alderdi Komunista). Orain arte, honako hauexek izan dira gure koordinatzaile nagusiak: Rafa Simón, Paco Doñate, Enrique González, Javier Madrazo eta Mikel Arana. Ezker Batua Berdeak Izquierda Unida ren erreferente politikoa da Euskadin, eta, bere erabateko subiranotasunetik, baterako erantzulea da IUk estatu eta Europa mailan duen proiektu bateratuan. IU, Ezker Batua Berdeak bezala, 1986an sortu zen, NATOren aurkako plataforman emandako ezker ekintza-batasunari eutsi nahian. Lehenago, hauteskunde-esperientzia zehatzak egin ziren Andaluzian (Convocatoria por Andalucía-n, PCE eta ezkerreko beste talde batzuk zeuden). Alderdien koalizio moduan eratu zen, eta honako hauexek zituen kide: PCE (Espainiako Alderdi Komunista), PASOC (Ekintza Sozialistarako Alderdia), IR (Ezker Errepublikarra), FP (Federazio Progresista), PH (Alderdi Humanista) eta PCPE (Espainiako Herrien Alderdi Komunista). Orain arte, honako hauexek izan dira bertako koordinatzaile nagusiak: Gerardo Iglesias, Julio Anguita, Gaspar Llamazares eta Cayo Lara. |
|
Estatutos (267 kB)