Hasiera arrow Zer pentsatzen dugun
Zer pentsatzen dugun

Ezker Batua Berdeak ezker eraldatzaileko mugimendua da, eta eredu kapitalista sistema sozialista demokratiko bihurtzea du helburu, justiziaren, berdintasunaren eta elkartasunaren printzipioetan oinarrituta eta zuzenbide-estatu federal eta errepublikarrean antolatuta.

Hauxe defendatzen dugu:

1.- Estatuak esku hartu egin behar du, herritarren eskubideak bermatzeko; esate baterako, guztiontzako doako osasun eta hezkuntzarako eskubidea eta lanerako zein etxebizitzarako eskubideak. Horrela, sistema kapitalistak sortutako desberdintasunak konpondu ahal izango dira.

2.- Administrazioek konpromisoa izan behar dute egoera txarragoan dauden gizarte-sektoreekin. Horretarako, gizarte-atentziorako politika progresistak jarri behar dira abian, eta mendeen joan-etorrian herrialde aberatsenek esplotatutako herriekiko elkartasuna zein lankidetza sustatu behar dira.

3.- Garapen-ereduak ingurumena errespetatu behar du, gaur egungo ongizatearen mesedetan hipotekatu gabe.

4.- Herri guztiek autodeterminaziorako eskubidea eduki behar dute, eta Euskadik erabaki politiko garrantzitsuei buruzko herri-galdeketak erreferendum bidez deitzeko eskumena izan behar du; esate baterako, euskal gizarteak Eusko Legebiltzarrak xedatutakoaren arabera askatasunez eta demokraziaren bidez bere etorkizun politikoaz erabakitzeko daukan eskubideari buruzko herri-galdeketa.

5.- Elkarrizketa normalkuntza politikorantz aurrera egiteko tresna izan behar da, sentsibilitate eta ideologia guztiak errespetatuta eta herritarren partaidetzari lehentasuna emanda, demokrazian sakontzeko politika berriaren ardatza da-eta.

6.- Inolako salbuespenik gabe gaitzesten dugu helburu politikoen bilaketan indarkeria erabiltzea eta ETAri eskatzen diogu indarkeria hori bertan behera uzteko eta desegiteko. 

Logo de Izquierda Unida
Logo de Ezkergunea - Foro de la Izquierda
Logo de la Fundación Idi Ezkerra
Araba | Nueva Fuera, 15.
01001 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945.130.483. | E-mail
Bizkaia | Fernández del Campo, 24.
48010 Bilbao
Tel. 944.702.100. Fax 944.701.012. | E-mail
Gipuzkoa | Fuenterrabía, 35 1º
20005 Donostia
Tel. 943.474.277. Fax: 943.467.602. | E-mail