¿Recuperar contraseña?
 
Inicio arrow Gipuzkoa arrow Beasain arrow EBrentzat tamalgarria da Aralarrek Beasaingo eta Lazkaoko udal-erabakietan parte hartu nahi ez izana
EBrentzat tamalgarria da Aralarrek Beasaingo eta Lazkaoko udal-erabakietan parte hartu nahi ez izana
lunes, 07 enero 2008

Ezker Batua Berdeak-en ustez, tamalgarria bezain ulertezina da Aralarrek Beasainen eta Lazkaon daukagun koalizioa haustea, euren giza kapitala eskasa baino eskasagoa izan denean koalizioa Goierriko eskualde gipuzkoarrean sendotzeko orduan.

 

Ezker Batua Berdeak-en, fede onez jardun dugu eta jarduten dugu beti, justizia sozialarekin, guztion giza eskubideekin eta gure ingurunean erabakitzeko eskubidearekin konpromisoa hartzen duen ezkerraren baterako ekintza lortzeko asmoz.

Ez dago lau haizeetara esaterik baterako erabakirik hartzen ez dela udal-bizitzan parte hartzen ez denean eta Aralarrekoek bi udalerriotako toki-batzarretan inolako ekarpenik egiten ez dutenean. Hasiera-hasieratik, gure asmoa horixe izan bada ere, oso-oso zaila da irizpideak bateratzea eta erabakiak batera hartzea, norekin egin ez badaukagu.

 

Hori dela eta, erabakiak toki-batzarrek eta Beasaingo zein Lazkaoko EB-Berdeak-eko zinegotziek hartzen dituzte, Gipuzkoako bi udalerriotan ez dagoelako Aralarreko solaskiderik. Ezin gara beti Aralarreko Lurralde Zuzendaritzarik datozen aginduen zain egon, udaleko eguneroko lana garatu ahal izateko, ez litzatekeelako batere eraginkorra izango. Beasaingo eta Lazkaoko Aralarreko jendea inplikatu egin behar da, eta, guk diogunez, orain arte ez da partaidetza aktibo hori inondik ageri.

Eurekin daukagun koalizioa hautsita dagoela jendaurrean jakinaraztean, Aralarreko kideek aipamen interesatua bezain nahasia egin zuten bi alderdi politikoek joan hauteskundeetarako sinatutako hitzarmenari buruz. Hitzarmen horretan, erabakiak batera hartzeko prozesuari buruzko kapituluan adierazten denez, bi alderdietako batek udalerrian erakunde-ordezkaritzarik lortu ez badu, ordezkaritza erdietsi duen alderdiak informazioa emango dio beste alderdiari eta haren partaidetza sustatuko du udaleko gaietan.

Ezker Batua Berdeak-ek gure siglak bakarrik zeramatzaten udal-taldeak eratu zituen, baina hitzarmena bete zuen, hau da, Beasaingo eta Lazkaoko Aralarreko kideei parte hartzeko aukera eskaini zien.

Bi udalotan, guk geuk baino ez ditugu erabakiak hartu, zoritxarrez Gipuzkoako bi udalerri hauetako Aralarreko kideak ez direlako erabakiak batera hartzeko prozesuan parte hartzeko gai izan edo ez dutelako nahi izan.

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu euren konfiantza koalizioan jarri zuten guztiei. Aldi berean, gogoan izan gure ateak zabalik egongo direla gai honi buruzko argibide gehiago behar dituztenentzat eta oraindik babesten dugun ezkerreko partaidetza-proiektu bateratzailearekin bat egin nahi dutenentzat.


Tags:  beasain koalizioa



  Escribir el primer comentario

Escribir comentario

Te sugerimos que leas nuestra política de privacidad.

Se borrarán los comentarios
  • que no tengan que ver con el tema de esta información
  • que contengan información falsa
  • que contengan lenguaje inapropiado o descalificaciones
  • o que busquen promocionar sitios web, servicios o productos ajenos a Ezker Batua - Berdeak.

Asegúrate de recargar la página para mostrar un nuevo código de seguridad antes de pulsar 'Enviar', en caso de haber ingresado un código incorrecto.

Debes rellenar obligatoriamente los campos marcados con *.

Nombre:
Sitio web:
Título:
Comentario:

Código:* Code
Recibir por e-mail los comentarios que se añadan

 
Tag it:
Menéame
Aupatu
Delicious
Technorati
YahooMyWeb
 

Suscribete

Agenda

Sin actos
Ver agenda completa

Ayuntamiento

Concejales/as:
  • Begoña Lasa Royuela
  • Julene Hidalgo Pérez

Grupo Municipal de EB-B
Ayuntamiento de Beasain
San Martin Plaza, s/n
20200 Beasain
Tel. 943028050
Fax 943028051